9 arraunlari

9 arraunlari

2015/12/23

Gure Belena

Ze polita geratu zaigun!! Argazkian klikatu.



Eta hemen bideotxo bat Olentzero rokerue abestiarekin.

Vídeos

2015/12/11

MOLDAVIA

Juliaren ama, Veronica, gelara etorri zen Moldaviako bizitza nolakoa den azaltzera. Oso gustura ibili ginen eta asko ikasi genuen. ESKERRIK ASKO VERONICA !!





2015/12/03

Euskararen Eguna!!





EUSKERA EGUNA !

Gure herrian hizkuntz
polita daukagu
Gure hizkuntza  da ta
beti maite dugu.

Euskeraz daude mutil
eta neskatoa
hizkuntz hau delako
Euskal Herrikoa

Nahiz ez den Europako
Hizkuntza bakarra
Ezin ukatu dela
Europako zaharra

Aldarrikatzen dugu
nahi duguna ozen
Guk euskeraz bizi nahi
dugu Turtziozen.
                                                             Doinua: Furra- furra

2015/11/30

Azaroak 25a


Egun honetako argazkiak ikusteko hemen klikatu


Emakumeenganako indarkeriari STOP

Sufrimentua hasi
zitzaigun aspaldi
ta horrek min handia
egin digu guri
denon artean stop
diogu kantari
emakumeenganako
indarkeriari.

Errespetu apur bat
emakumeekin
gure ikastetxean
e(g)iten dugun berdin
ze egin behar duzu
nahi genuke jakin?
ez ikusiarena
ez dezagun egin
                                                      Doinua: Behin batean Loiolan.

2015/11/17

Enkarterriko bertsoa

Hona hemen Enkarterriko bertsoa.

ENKARTERRI BERTSOA


TRUZTZIOZ, ZALLA GUEÑES
ETA BALMASEDAN
ENKARTERRIN GAUDE GU
IKASTEN BERTSOTAN



ENKARTERRI NATURA
ABERATSA DUGU
MENDI TA IBAIA OSO

POLITAK DITUGU

                            Doinua: Ama begira ezazu


Uni-bertsoa

Bertsolaritzan egindako Eguzki Sistemari buruzko bertsoa.

EGUZKI SISTEMA

Zortzi planeta dira
Eguzki Sisteman
(e)ta Eguzki Sistema
dago_Unibertsoan.

Hirugarren tokian 
dago gure lurra
(e)ta Athletik taldea
lurraren ikurra.

Lurretik oso gertu
dago Artizarra
urrunen dagoena
da Neptuno za(ha)rra.

Jupiter guretzako
da_oso erraldoia
Plutonek bere_ondoan
dirudi baloia.


             Doinua: Behin batean Loiolan.




2015/11/10

ZIBA EGUNA

Bihar ZIBA-EGUNA izango da. Jolas orduan zibekin jolasean ibiliko gara. Anima zaitezte zuen ziba ekartzen !!


2015/06/30

Uda heldu zaigu !!


Uda heldu zaigu eta berarekin batera oporrak!!!! Ze azkar pasatu zaigun ikasturtea...... Eskerrik asko pasatu ditugun momentuengatik, ikusi arte.


2015/06/14

2015/06/12

2015/06/11

Zinemagileak

Gu ere  zinemagile ederrak izan gaitezke. Karrantzako Gorka bezala, hura bai zuzendaria !!! Ikusi, ikusi,......



2015/06/05

2015/06/01

Bertso jaialdia

Zallara joan ginen eta primeran pasatu genuen. Bertsoz blai ibili ginen eta nekatu arte abestu genuen.


















Neurriak hartzen

Gure parkeko aterpe berriaren azalera neurtu genuen.



Bere itxuraz oktogono bat da, beraz, neurtzeko oso erreza zen. Sokatxo batzuk, flexometroa, koadernoak, erreglak, angelu garragailuak,......








Azkenean lortu genuen eta bere azaleraren neurria hauxe da:         17,16 m2