9 arraunlari

9 arraunlari

2014/12/10

Euskararen eguneko kronika

Abenduaren 3an euskararen eguna eskolan ospatu genuen. Goizean gutariko batzuk kartelak egin genituen . Beste batzuk glogster eta powerpoint bat egin zuten. Glogsterrean jaialdiaren kartela egin zuten, powerpointean berriz, bertsolaritzan ikasi genituen bertsoak kopiatu genituen. Gero kartelak egin genituen eta  eskola osoan jarri genituen. Ondoren, hamaiketakoa jan genuen, "txoripan" izan zen. Hamaiketakoa jan baino lehen "Behin betiko" abestia abestu genuen.

Gero lau talde egin genituen: gaztainak, urrak, intxaurrak eta ezkurrak. Lau joku ere zeuden: aulkiaren jolasa, uztaiaren jolasa, zapatilla atzetik eta urtxintxaren jolasa. Jantokira joan baino lehen futbolean aritu ginen.

Jantokian fideo sopa, haragia eta fruta jan genuen.

Arratsaldean bertsoak abestu eta karaokea egin genuen:2,3,4 eta 5 urtekoek "maite zaitut" pirritz eta porrotzen abestia abestu zuten. 1. eta 2. mailakoek "pizka bat es mucho" abestu zuten. 3. eta 4. mailakoek "eskuetan" abestia dantz

atu zuten. Guk bi abesti abestu genituen: ilargia eta loretxoa.

Eguna amaitzeko Asterix eta Obelixen filma ikusi genuen. Oso dibertigarria zen.

Egun dibertigarria izan zen.

Adrian eta Ivan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina