9 arraunlari

9 arraunlari

2015/03/18

EUSKAHALDUN!!

Aurtengo korrika martxoaren 19an Urepelehasiko da. Hemen aurtengo kanta.





Euskara da kanpora eta guztiok Korrikara O,

 Euskara lauda ezan Urepele herria
 handikan baitu Korrikak hasiera berria
 Bilbon ospatzekotan ba kilometro azkena
Xalbadorren babesean emanen du lehena

 Urepeletik Bilbora abia dadin Korrika!
 Euskara da kanpora eta guztiok Korrikara. 

Euskaldunak herrietan ahaldun gaitezen
eta gure mintzaeraz denak harro gagozen,
Urepeletik Bilbora lekukoa gidatzen
 Giza katea eten gabe oro laster goazen

Urepeletik Bilbora... 

Euskahaldun den guztiak burua altxa beza,
 gorenean ikusteko euskaldunon hizkuntza.
 Korrikazale guztiek hauxe eskatzen dute,
nola zabaldua dagon prezia bezate.

 Urepeletik Bilbora...

 Gogoa konpli dezala euskal jendarteak,
euskahaldun bihurtuz datozen urteak.
 Hamar egun eta gauez Korrika ta Euskara;
 euskahaldunei eskerrak pizturik sugarra.

Urepeletik Bilbora...

 Batzuk herriaz orroit, euskaraz ahantzi
bertzek euskara maite, herria gaitzetsi;
 hizkuntza ta herria berex ez doatzi,
berek nahi daukute konpreniarazi
bata bertzea gabe ez daizkela bizi.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina